Txarri Txiki harategiak irabazi du txistorra onenaren saria

Karkara 2016ko abe. 15a, 09:36

Aiako Txarri Txiki harategiak irabazi du Ordiziako Txistorra lehiaketa. Orioko Kepa Loidi harategia laugarren postuan sailkatu da. 

Aiako Txarri Txiki harategia izan da Ordiziako Euskal Herriko XIX. Txistorra lehiaketako txapelduna. Txapeldunak txapela, garaikurra eta diploma jaso ditu. Bigarren postuan Beasaingo Olano harategia sailkatu da eta hirugarren postuan Lasarteko Patxi Larrañaga. Bestalde, Orioko Kepa Loidi laugarren postuan sailkatu da.  

Guztira 47 ekoizlek aurkeztu dituzte beren hestekiak. Eta txistorra horri nota jartzen hamahiru lagun egon dira: Jose Juan Castillo, Aizpea Oihaneder, Dani Lopez, Joxean Eizmendi, Eneko Azurmendi, Jose Manuel Garmendia, Ramon Bereziartua, Matias Gorrotxategi, Imanol Gaztañaga, Josea Antonio Mujika, Juan Manuel Garmendia, Kontxita Mujika eta Luis Mokoroa. Epaimahiko kideek txistorraren itxura, osagaiak eta zaporea hartu dituzte kontuan.

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide