Auzotarrek antolatzen dituzte San Roman jaiak, auzotarrentzat. Urte luzez auzotar bat arduratzen zen jaiaren antolakuntzaz, baina ezbehar baten ondorioz, urte batean ezin izan zituen jaiak antolatu eta ez zuten festarik izan. Testigua beste auzokide batzuk hartu zuten. Elkartea sortu zuten eta, geroztik, urtero antolatu dira Aiako Altzola auzoko jaiak. Hemen egitaraua:
Azaroak 18, ostirala
10:00 Hamaiketakoa.
11:00 Meza nagusia, eta gero erromeria Laja eta Larrañagarekin.
14:00 Bazkaria.
16:00 Erromeria.
21:00 Afaria, eta dantzaldia.
Azaroak 19, larunbata
18:00 Erromeria jaialdia. Parte-hartzaileak: Julen Alonso eta Eneritz Aulestia, Manez Torrealdai eta Irati Gutierrez, Mikel Barandiaran eta Julene Otegi, eta Aratz Olaizola eta Maria Lasa.
21:00 Afaria.
Azaroak 20, igandea
10:00 Hamaiketakoa.
11:45 Meza eta erromeria.
14:00 Bazkaria eta gero erromeria.
21:00 Afaria, dantzaldia eta ondoren txokolate beroa.