Asteburu hau, ostiraletik igandera, eta datorren asteko asteburua hartuko ditu Urdanetako San Martin jaiak. Guztira sei eguneko festa izango da. Egitaraua ondorengoa da:
Azaroak 4, ostirala
22:30 Mus Txapelketa Azkarra Indamendi elkartean
00:00 Ximor taberna irekiera
Azaroak 5, larunbata
16:00 Gorriti eta bere animaliak.
Ondoren Txokolatada
21:00 Bertso Afaria Indamendi elkartean
Parte-hartzaileak: Amets Arzallus eta Andoni Egaña bertsolariak, eta Izer eta Alabier trikitilariak
Ondoren Izer eta Alabier frontoian
00:00 Ximor taberna irekiko da
02:00 DJ Olaberri
Azaroak 6, igandea: Jubilatuen Eguna
11:30 Meza nagusia
12:00 Palaz banakako finalak
13:00 Herri kirolak Izetaren Eskolako harri-jasotzaileekin.
Sebastian Lizaso eta Peñagarikano bertsolariek, eta Narbaiza eta Laja II trikitilariek alaituko dute giroa
Ondoren Auzoko adinekoen bazkaria Indamendi elkartean
18:30 Kalejira tabernaz taberna
22:30 Ximor tabernan Laja II.na eta Narbaiza
Azaroak 11, ostirala: San Martin Eguna
11:00 Meza nagusia
Ondoren Patata Tortilla Lehiaketa
12:00 Auzotarren arteko herri kirolak: trontza, txinga, sokatira eta beste hainbeste, Laja eta Lutxurdio trikitilariek girotuta
23:30 Erromeria frontoian Laja eta Lutxurdio trikitilariekin
00:00 Gure Ximor taberna irekita goizaldera arte
Azaroak 12, larunbata: Oilasko Biltze Eguna
Goizaldean Oilasko biltzea
21:00 Bildutako oilaskoekin afaria Indamendi elkartean
Ondoren Erromeria frontoian Izer eta Alabierrekin
Gauean Ximor taberna irekita
Azaroak 13, igandea
11:30 Meza nagusia.
12:00 Eskuz binakako finalak
Ondoren Herri kirol saioa: Izetaren eskolako harri-jasotzaileen erakustaldia. Ugaitz Mugertza eta Aitzol Atutxa aizkoran arituko dira. Elizagoien ahizpek girotuko dute saioa.
17:00 Idei dema norgehiagoka: Urdanetako Saberriren eta Arroako Etxetxoren idi pareek elkarren aurka lehiatuko dira. 125 kiloko harriarekin 20 minutuko saioan
23:00 Erromeria Elizagoien ahizpekin
23:30 Patata dantza Ximor tabernan
Ondoren Traka zaratatsua