Esnelat enpresako langilea zen Asier Arrillaga aiarra. Atzo, altuera batean lanean zela, lan istripua izan zuen. Donostiako ospitalera eraman zuten, egoera larrian, eta medikuek ezin izan diote egoerari buelta eman. Gaur eguerdian hil da.
Kontzentrazioa, egoera salatzeko eta babesa adierazteko
Langilea gaztea dela eta lan baldintzak prekarioak zirela salatu nahi izan dute gaur 12:00etan Esnelat enpresako langile komitekoek. Askotan salatu duten arren, orain arte esandakoa berresten dute: istripu hauek ez dire kasualitatea. Prekarietate horrekin lotzen dituzte istripuak, baita azken hau ere.
Enpresako batzordeak sarritan salatu du egoera hori, urte luzez. Formakuntza eta seguritate protokolo falta ere salatu dituzte hainbatetan. Azken urteetan istripu mordoa izan dituztela gaineratu dute eta hori segurtasun faltagatik dela aitortu dute. Eta, jakinda segurtasun falta zutela, atzoko istripua saihesteko neurriak hartu ez izana leporatu diete enpresako jabeei.