Urnietako Esnelat enpresan izan zen lan istripua, bart, ekainaren 30ean. Asier Arrillaga aiarra leku altu batean lanean ari zela erori zen. Donostiako ospitalera eraman zuten zuzenean, hartutako kolpea larria izan baitzen.
Enpresako batzordeak bere elkartasuna adierazi nahi izan dio Arrillagari, eta familiari eta gertukoei babesa adierazi nahi izan diete.
Enpresako komitea paroa ari da egiten atzotik. 24 ordukoa izango da eta gaur gaueko 22:00etan bukatuko da. Horrez gain, gaur, eguerdiko 12:00etan, kontzentrazioa egingo dute enpresaren aurrealdean, gertatutakoa salatzeko.