Herritarren esku dago muraleko marrazkia

Karkara

Gure Esku Dagok herriko horma bat margotzeko ekimena jarri du martxan. Muralaren marrazkia herritarren esku utzi dute. 

Aiako herriko horma bat margotuko dute. Pareta margotzeko ideia Gure Esku Dagok izan du, baina horman marraztuko duten irudia herritarren esku utzi dute. Herritarren beren proposamenak aurkeztu ahal izango dituzte. Marrazkiak egin eta kultur etxean aurkeztu beharko dituzte, apirilaren 22a baino lehen.

Marrazkiak gai baten bueltan egin beharko dira. Jende zoriontsua herri libre batean da gai hori. Irabazleak, bere obra herriko horma batean margotuta ikusteaz gain, 100 euroko ordainsaria izango du. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide