Bi peoi kontratatuko ditu Udalak udararako

Karkara 2016ko api. 21a, 07:47

Maiatzetik abuztura udaletxeko brigadan lan egiteko bi pertsona kontratatuko ditu Aiako Udalak.  Apirilaren 19an zabalduko da izen emate epea eta maiatzaren itxiko da.

Udarako lanei aurre egin ahal izateko, Aiako Udalak, brigadarako bi lanpostu aterako ditu herritarentzat. Bi peoi kontratatuko ditu uda sasoian, maiatzaren 16tik abuztuaren 12ra, lan egiteko.

Lanpostua lortzeko ondorengo baldintzak bete behar dira: 18 urte beteak izatea lan kontratua hasterako, B1 mailako gida baimena izatea, Aian erroldatua egotea 2016ko urtarrilaren 1a baino lehen eta langabezian egotea 2016ko apirilaren 19a baino lehen.

Baldintza horiek betez gero, lanposturako izena eman dezakezu. Izen emateko epea apirilaren 19an zabalduko da eta maiatzaren 9an itxiko da. Udal bulegoetan eman beharko da izena.

Lanerako hautatzen dituzten bi herritarren izenak maiatzaren 13an emango dira jakitera, eguerdiko 12:00etan, batzar aretoan. Zozketa bidez egingo dute aukeraketa. Informazio gehiago nahi izanez gero 943 13 11 44 telefonora deituta edo udal bulegoetara joanda eskuratu daiteke.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide