Gure Esku Dagoren ibilbidea eta helburuak azaltzeko hitzaldia

Karkara 2016ko api. 13a, 08:02

Apirilaren 14an, arratsaldeko 19:30ean, Aiako kultur etxean, Gure Esku Dagok batzar irekia antolatu du. Herritar guztiak daude gonbidatuta.

Gure Esku Dago ekimena barrutik eta gertutik ezagutzen duten bi lagunek gidatuko dute solasadia. Batetik, Karmele Olabarrieta gonbidatu dute, Gure Esku Dagoko idazkaria. Bestetik, Zelai Nikolas, Gure Esku Dagoko aholkulari juridikoa. 

Gure Esku Dago plataformaren ibilbidearen eta helburuen inguruko azalpenak emango dituzte hizlariek. Herri galdeketen inguruan ere jardungo dira, aiarren asmoa herri galdeketa egitea ere bada eta. 

Bilera irekia da eta edonork joan dezake. Asmoa plataformaren inguruko informazioa jende gehiagorengana zabaltzea da, hortaz, guztiak izango dira ongi etorriak. 

Erlazionatuak

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide