Martxoaren hasieran, bilera irekia egin zen herriko Kultur Etxean. Herriko hainbat lagun bildu ziren bileran, bi helbururekin: plataformaren ingurko informazio gehiago izateko eta dagoeneko sortua zegoen taldeari laguntza eskaintzeko.
Taldeak bere hurrengo ekimenaren berri eman zuen eta hurrengo bilerarako hitzordua ere jarri zuen. Apirilaren 14an izango da, ostegunean, arratsaldeko 19:30ean, kultur etxean.
Bilera horretara kaskoko eta auzoetako elkarteei joateko deia egin die, baita herritar guztiei ere. Bilera irekia da eta edonork joan dezake. Asmoa plataformaren inguruko informazioa jende gehiagorengana zabaltzea da, hortaz, guztiak izango dira ongi etorriak. Bilera horretan, Gure Esku Dagoko bi kide izango dira, herri galdeketaren nondik norakoak azaltzeko eta orain arteko esperientziaz hitz egiteko. Izan ere, hurrengo urrats potoloa hori izango da, Aian herri galdeketa egitea.