Hiru marka saiakera egingo dituzte hiru harri-jasotzaile hauek: Jokin Eizmendik, Imanol Illarramendi Kortaberrik eta Idoia Etxeberriak. Jaialdia martxoaren 20an izango da, arratsaldeko 28:00etan, Aizarnazabalgo pilotalekuan.
Jokin Eizmendik xiete deiturik harria jasotzeko saiakera egingo du. Bost minutuko tartea hartuko du horretarako. Kortaberri marka pertsonala egiten ahaleginduko da. 200 kiloko harria hiru minutuko txandan jasotzen saiatuko da. Eta Idoia Etxeberria 100 kiloko harria esku bakarrarekin jasotzen saiatuko da, hiru minutuko tartean.
Ostolaza Harri Eskolako hiru harri-jasotzaile horien jaialdia Aizarnazabalen izango da, 20an eta 10 euroko kostua izango du.