Luizia Santiotik kaskora bidean

Karkara

Argazkia: Pat Cowie

GI-3710 errepidean, Aiako kaskora bidean, errepidea itxita dago. Luizia izan da eta errepidea oztopatzen du.

Asteburuko eguraldi nahasiak ondorioak ekarri ditu. Aian, esaterako, lur-jausia izan da Santiotik Aiara doan bidean. GI-3710 errepidean, seigarren eta zazpigarren kilometroen artean, kurba itxi batean, luizia izan da. Errepidera erori dira lurra eta harriak, eta ibilgailuen zirkulazioa oztopatzen du.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide