Pagoetaren sorrera berezia eta milioi urteko historia kontatzen duen hitzaldi ibiltaria izango da martxoaren 13an, igandean, 10:00etan hasita. Aiatik abiatu eta parke naturaleko tontor ezberdinak igarotzen dituen mendi ibilbide zirkular bat antolatu dute, Pagoetako geologia aztertzeko.
Ibilbide horretan kabalgamenduak, pitzadurak eta fosilak aztertuko dituzte, besteak beste. Funtsean, Pagoeta noiz eta nola sortu zen azalduko du geologian aditua den Andoni Ruizek.
Mendi ibilaldian izena emateko 943 83 53 89 telefonora deitu behar da edo iturraran@gipuzkoamendizmendi.net helbidera idatzi. Helduek 5 euro ordaindu beharko dituzte hiru ordu eta erdiko txangoagatik, eta haurrek 3 euro.