1936ko Gerra Zibilak Aian izandako presentzia eta utzitako ubera kontatzen da liburuan. Maiatzaren 30ean aurkeztu zen liburua, Aiako plazan. Liburua eta aurkezpen ekitaldia gerrak lapurtu ziena itzultzeko lehen ahalegina izan ziren. Eta ekitaldian sentitu zen gerrak utzitako zauria, oso hunkigarria izan baitzen.
Liburua Eneko Sanzek idatzi zuen. Nahiz eta gerrarekin lotura zuzenik ez eduki, interes handia zuen gaian eta dokumentazio lan bat egitea animatu zen. Bildutako informazioa liburu batean plazaratzea erabaki zuen. Liburuak doan dira aiarrentzat, eta oraindik hainbat ale geratzen dira. Liburua eskuratu nahi duenak Aiako kultur etxera edo udaletxera joan beharko du.