Egindako lana aitortzen duen Berdintasunaren saria

Karkara 2015ko abe. 14a, 10:08

Argazkia: Emakunde

Abenduaren 11n, pasa den ostiralean, Emakunderen Berdintasun saria jaso zuen Hitzez Elkarteak. 

Hitzez Emakume Baserritarren Elkarteak Berdintasunaren saria jaso zuen abenduaren 11n, goizean, Emakundek Gasteizen duen egoitzan.  Hitzez elkartearen ordezkari gisa Rosa Aramendik  eta Ziortza Balerdik hartu zuten parte ekitaldian. Sariak beren eguneroko lana aitortzen duela azaldu zuten eta aurrera begira lanean jarraitzeko indarra ematen dietela aitortu zuten. Duela urte batzuk berentzat pentsaezina zen saria eskuartean zuela esan zuen.

Aitortza, lana jendaurrean nabarmenduz

Landa eremuan lan egiten duten emakumei egiten dite aitortza sari honek. Eta, gainera, sarituak izanik, emakume eta gizonen arteko berdintasunaren alde lan egiten dutela azaldu nahi da. Izan ere, sariaren helburua hori da, berdintasunaren esparruan egindako lana ezagutaraztea eta lan hori jendaurrean nabarmentzea. Hau da, emakumeek egindako lana aintzat hartzea eta emakumeei boterean dagokien lekua itzultzearren egindako lanetan nabarmendu direnak saritzea, edo sexuen arteko eskubide- eta aukera-berdintasuna sustatzearren egindako lanetan nabarmendu direnak ere.

Sariaren diru-kopuru gordina 14.400 euro da. Kasu honetan, entitate bakoitzak 7.200 euro jasoko ditu. Hortaz, Hitzez Elkaretak 7.200 euro jaso ditu.

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide