La Caixak 2.000 euroko laguntza eman dio Hitzez Elkarteari

Karkara 2015ko aza. 2a, 10:10

La Caixaren Gizarte Ekintzak diru-laguntza eman dio Hitzez Elkarteari, emakume baserritaren ahalduntzean lanean jarraitu dezaten. Ekarpen ekonomikoak beren lana aitortzeaz gain lanean jarraitzeko laguntza ematen dietela adierazi dute.

La Caixako Gizarte Ekintzak  2.000 euro eman dizkio Aiako Hitzez Elkarteari. Pasa den ostegunean, urriaren 29an, diru laguntza hori iragartzeko prentsaurrekoa egin zuten eta han izan ziren Rosa Aramendi Hitzez Elkarteko lehendakaria, Ziortza Balerdi Hitzez Elkarteko kidea, Aitor Hoyos Orioko La Caixa bulegoko zuzendaria eta Sole Otamendi Hitzez Elkarteko kidea.

Esker ona adierazi dute Hitzez elkarteko kideek La Caixari. Batetik, ekarpen ekonomikoagatik; eta, bestetik, Aitor Hoyosek proiektuarekiko adierazi duen interesagatik eta izan duen jarreragatik. Hoyosek, Hitzekoek bezala, poza adierazi zuen: oso pozik gaude Hitzez Elkartearen proiektua garatzen lagundu dezakegulako. Laguntza horrek elkartearen lana aitortzen du, eta hori pozgarria da berentzat.

La Caixako Gizarte Ekintzak horrelako Hitzez bezalako proiektuen aldeko apostua egiten duela azaldu zuen Hoyosek. Espainiar estatuan 500 milioi bideratzen dituzte horrelako proiektuetara. Kantitate horretatik, 2.000 euro bideratu dira Hitzez Elkartera. Elkartearentzat oso garrantzitisua da laguntza hori, izan ere, horri esker jarraitu dezakete emakume baserritarren alde lanean. 

Hitzez elkateak, helburua emakume baserritarren ahalduntzean egiten du lan. Lan horri esker aurrera pausoak eman dituzte, baina oraindik urrats gehiago eman beharra dagoela adierazi dute; eta berak, bide horretan jarraituko dute lanean. 

Datorren urterari begira bertako emakume baserritarren inguruko azterketa egin nahi du Hitzez Elkarteak, zer egoeretan dauden ikusi eta zer behar dituzten ezagutu. 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide