Bolategian goizeko 9:30ean elkartu eta goiza pasa zuten bolotan. Eguerdira arte iraun zuen txapelketak, non helduek ez ezik gazteek ere hartu zuten parte. Giro paregabean ibili ziren lehian, lagunartean. Lehiakortasuna sanoa izan arren, lehia polita ikusteko aukera izan zen. Azkenean Txema Fernandez izan zen txapelketako irabazlea.
Txapelketako lehen hamar sailkatuak ondorengoak izan dira:
1 Txema Fernandez
2 Miguel Arrozpide
3 Xeferino Agirre
4 Joxe Maiz
5 Inaxio Otaegi
6 Martzelino Agirre
7 Iñaki Maiz
8 Antonio Miner
9 Antonio Goenaga
10 Pedro Lazkano
Aian bolo egarriz gelditu zirenek badute aukera abuztuan jokatzeko. Zarautzen izango da txapelketa, abuztuaren 15ean, goiz eta arratsalde.