Boliviako Cinty eskualdean bizitakoa argazkitan

Karkara 2015ko mai. 14a, 10:49

Hitzez elkartekoak Bolivian izan ziren eta han bizitakoaren inguruko erakusketa zabalduko dute bihar, Aiako  Jauregi Jatetxean.

Boliviara egin zuten bidaia Hitzez elkarteko kideek, tartean Arantxa Eizmendi eta Ziortza Balerdi ama-alabak. Bidaian ateratako argazkiekin erakusketa egingo dute Aiako Jauregi jatetxean. Bihar hasiko da, arratsaldeko 17:00etan. Irekieran Hitzez elkarteko kideez gain Zabalketako, Eusko Jaurlaritzako eta Gipuzkoako Foru Aldundiko arduradunak egongo dira.

 

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide