Euskadiko kintopekoetan lehiatuko da Oliden

Karkara 2015ko mar. 6a, 09:27

Argazkia: Leire Elizburu

Hiru egunetan jokatuko da Euskadiko kintopeko idi proba, Aian: larunbatean, astelehenean eta asteartean.

Puntaren puntan dabil Oliden. Ia guztia irabazi du aurten, dena ez esateagatik. Marka bikainak egiten ari da, maila paregabea ematen. Larunbat honetan ere irabazten ahaleginduko da, Aian, Euskadiko Kintopeko Idi Proba txapelketan.

Oraingo honetan ez da idi zaharrekin egongo, gazteekin izango da. Izan ere, larunbatean hasi eta asteartean amaituko den txapelketa kintopeko idiena da. Martxoaren 7an, 9an eta 10ean jokatuko da, eta, ohi bezala, txapelduna, plaza gehien osatzen dituena izango da. Plazak egiterakoan mugitu beharreko harriak 1.750 kilo izango ditu.

Martxoak 7, larunbata, 22:00etan
Nerea Telleria                    Lasarte
Iñaki Oliden                       Orio
Karmelo Bikandi                 Berritxu

Martxoak 9, astelehena, 22:00etan
Iñaki Lopategi                    Birle
Andrakas Sagardotegia       Lemoiz
Bizkiak                              Errezil

Martxoaren 10, asteartea, 22:00etan
Gaztelu Iturgintza              Zaldibi
Lopiortu                            Arandio
Txauson                            Laudio

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide