Herri kirolen gotorleku da Aia. Ia astebururo txapelketaren bat antolatzen du Aiako Idi Proba Elkarteak, Udalaren laguntzaz. Herri kirolzaleentzat topaleku da, bertan hauspotzen baitute kirolaren adar hau. Pasa den asteburuan ez zen salbuespenik izan, Bizi Iturri Saria jokatu baitzen.
Igandean, arratsaldeko 17:00etan, Aiako probalekuan Bizi Iturri harri-jasotzaile proba jokatu zen. Lau lagun sariaren bila eta 100 zale ikusmiran. Txapela Inhar Urruzuno ondarroarrak jantzi zuen. Guztira 10.000 kg jaso zituen. Bigarrenak, Beñat Telleria lasartearrak, 9.000kg jaso zituen.
Inhar Urruzuno
10eko: 32 jasoaldi
8koa: 30 jasoaldi
6koa: 37 jasoaldi
10.000 kg
Beñat Telleria
10eko: 25 jasoaldi
8koa: 31 jasoaldi
6koa: 37 jasoaldi
9.000 kg
Josetxo Urrutia
10eko: 24 jasoaldi
8koa: 29 jasoaldi
6koa: 38 jasoaldi
8.750 kg
Iñigo Eizagirre
10eko: 21 jasoaldi
8koa: 25 jasoaldi
6koa: 39 jasoaldi
8.050 kg