Aiako Udaletxeko batzorde aretoan bildu ziren EAJ eta Bilduko zinegotziak, baita hainbat herritar ere. Udalbatzarra izan zen atzo, asteazkenarekin, Aian, 19:30ean. Bi gai nagusi zituzten erabakitzeko: Aiako Lardizabal Eskolaren handitzea eta lokal komertzialen ondare-izaera.
Aho batez onartu zen Aiako Lardizabal Eskola handitzeko egitasmoaren esleipena. Datorren ikasturtean, oraindik eraikin berria bukatzeke egongo da, baina bi ikasturte barru martxan izatea espero da. Hori horrela izan dadin dabiltza lanean.
Eskola eraikiko den eremua jabetza publikokoa zen atzora arte. Plenoan aldaketa egin zuten, aho batez adostuta, eta jabetza publikotik ondarezkoa izatera pasatu zen. Orain, eskolako eraikina eraikiko duten lursaila ez da jabetza publikokoa, horrek ematen dituen aukerekin; Udalarena izaten jarraitzen du, baina erabilpena malguagoa izango du: saldu, alokatu... daiteke.
Udalaren asmoa kooperatiba bermutatzea da, hau da, oraingo lokala egingo denarekin trukatzea. Horretarako ezinbestekoa da eremua jabetza ondarezkoa –patrimonialekoa– izatea.