Berdinketa Izetak eta Olidenek

Karkara 2015eko urtarrilaren 27a

Argazkia: Sasoian

Larunbat eguerdiko proban berdindu egin zuten aiarraren eta oriotarraren idi pareek.

 

Zarauzko Urteta auzoan San Sebastian festak izaten dira, San Sebastian baseliza baitago bertan. Urtarrilaren 24an, sansebastianen barruan, idi proba egin zuten. Izeta eta Oliden aurrez aurre. Aiarra eta oriotarra parez pare.

69na plaza egin ditu bakoitzak, hortaz, berdinketan amaitu da proba. Jendetza bildu zen Urtetan, Izeta eta Oliden animatzera jarraitzaile ugari bildu zen.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide