Zu nongoa? galderari erantzun dio Jose Mari Lertxudik. Bera aiarra da, petoa. Aian izandako txikitako bizipenak ekartzen ditu gogora, eskola garaiak ere aipatzen ditu. Hezkuntzaz eta hizkuntzaz hitz egiten du. Aian batez ere euskara hitz egiten dela dio, euskara dela nagusi.
Herriko festei buruz, lanaren inguruan, herriko taberna eta denden kopuruaz... Aiak bera gaztea zenetik orain arte izandako bilakaera du mintzagai Lertxundik.
Ni Euskalduna! ekimenari lotutako elkarrizketa da Lertxundiri egindakoa. Euskal Herriko herrien historia aiton-amonek kontatuta ezagutzeko helburua du ekimenak, herrien memoria historikoa biltzea.