Joan den igandean, azaroaren 30ean, Andatza auzoko eskola etxearen erabilera zehazteko kontsulta egin zen auzoan. 101 etxebizitzen ordezkariak zeuden parte hartzera gonbidatuta, horietatik 46k eman zuten bozka.
Bost proposamen atera ziren bozka guztietatik: elkarte kultural-gastronomikoa, denda, etxebizitza soziala, umeentzako txokoa, lokala helduentzat eta anbulatorioa.
- Elkarte kultural-gastronomikoa: 36 bozka
- Denda: 1 bozka
- Etxebizitza soziala: 2 bozka
- Umeentzako txokoa: 3 bozka
- Lokala helduentzat eta anbulatorioa: 4 bozka.
Proposamen guztien artean nagusitasunez irabazi zuen elkartearen ideiak. 36 bozka eskuratu zituen 46tik. Diferentzia argia da. Aurrera eraman eta garatuko den proposamena hori izango dela garbi dagoen arren, proposamen bat baino gehiago bateragarriak izan daitezkeela ere ikusi zen. Hortaz, ez zaie atea itxi gainontzeko aukerei.
Eskolako eraikinari erabilera emateko, proposamenak landu eta garatu behar dira. Horretarako zazpi laguneko taldea osatu zen. Hemendik aurrera talde hori arituko da proposamenarekin lanean.