Elkano auzotarrek pilotaleku estali baten beharra aspalditik ikusten zuten. EAJk eskaria kontuan hartu eta 2014ko udal aurrekontuetan sartu zuen proiektua. Behin erakundeen baimena lortuta, frontoia egiteko lanen lizitazioa eta lurren desjabetzea onartu zuen urriaren 13ko udalbatzarrean. Plenoan onartu zen espedientearen desjabetzeari bi alegazio aurkeztu zitzaizkion.
EAJk urgentziazko proiektu izendatu zuen eta 2014 urtea bukatu baino lehen hasi du obrekin. Bi alegazio aurkeztu zirenez, horien eztabaida zen; hau da, guk egin genuena bat partzialki onartzea eta gainontzekoa ez onartzea zen. Bilduk aurkako botoa eman zion guztiari, ez baitzegoen ados, azaldu du Iturainek. Bildurentzat, ordea, ez du urgentzia obrak, lehentasun handiagoa duten proiektu gehiago daude egiteke. Ez du lehentasuna guretzat, horregatik bozkatu genuen ezezkoa, aitortu du Arrutik.
Karkaran izandako eztabaida
Komunitateko kide dira bai Aiako EAJ, bai Aiako Bildu. Biek beren iritzia plazaratu zuten Karkarako komunitatean:
- Elkano auzoan frontoia eta elkartea egingo dira. Albistea
- EAJ: Elkanoko frontoia eta elkartearen proiektua
- Bildu: urriak 13ko plenoa