Auzo afari herrikoiarekin emango die hasiera Laurgaingo San Mielei. Irailaren 26an izango da afaria Atseden Toki Elkartean. Afalostean Izer ata Alabier trikitilariek girotuko dute jaia goizalderarte.
Hasteko txorizoa eta urdailazpiko tortila egongo da, bigarren platera txuleta entsaladarekin izango da eta postre gazta eta irasagarra. Kafea eta kopa ere sartuko da; guztia, 25 euroren truke. Afarirako izena eman nahi duenak Aiako Iturriozena tabernan egin beharko du.
Larunbatean arratsaldean hasiko da festa, 4:30ean, mus txapelketarekin. Izena ordu erdi lehenago eman beharko da eta bikoteko 20 euro ordaindu beharko dira. Lau sari banatuko dira parte hartzaile guztien artean.
Irabazleak txapela, garaikurra, arkumea, itsaski-jana eta bi txanpain botila; bigarrenak garaikurra, lau untxi, itsaski-jana eta bi txanpain botila eskuratuko ditu; hirugarrenak lau txuleta eta bi txanpain botila; eta laugarrenarentzat 3 kg sahieski eta bi ardo botila egongo dira.
Gaueko 23:00etan Itsaso eta Irune Elizagoien trikitilariek alaituriko erromeria egongo da.
Astelehenean berriz ere helduko diote festari. Goizeko 10:30ean San Miel meza egingo da. Meza amaitzean, elizako kanpai hotsekin, hamaiketako hasiko da. Behin tripak ondo beteta herri kirol erakustaldia hasiko da Agustin landarbide eta konpainiaren eskutik.