Herri kirolak hartu zuen Aiako probalekua beste behin. Hamaika aizkolari bildu ziren bertan eta lehen sei aizkolariak lortu zuten Euskadiko finalerako txartela: Aitzol Atutxak, Floren Nazabalek, Unai Otañok, Jose Mari Olasagastik, Iñaki Azurmendik eta Joseba Otaegik. Jendez bete zen probalekuan ikuskizun ederra eskaini zuten aizkolariek.
Emaitzak
1. Aitzol Atutxa 18,32
2. Floren Nazabal 19,38
3. Unai Otaño 20,06
4. Jose Mari Olasagasti 20,11
5. Iñaki Azurmendi 20,23
6. Joseba Otaegi 20,43
7. Ander Erazun 21,07
8. Jon Irazu 21,17
9. Jon Rekondo 22,05
10. Ruben Saralegi 22,13
11. Jesus Mari Mujika 24,34
Final handia Beasainen jokatuko da, urriaren 26an.