Aitzol Atutxa, Jon Irazu, Iñaki Azurmendi, Floren Nazabal, Joseba Otaegi, Jon Rekondo, Jesus Mari Mujika, Ander Erasun, Joxe Mari Olasagasti, Ruben Saralegi, Unai Otaño eta Juan Jose Lopez. Lehen mailako hamabi aizkolari aurrez aurre.
Aiako probalekuan bilduko dira bizkaitar bat, sei gipuzkoar eta bost napar. Aizkora eskuan eta hankak enbor gainean. Aizkolari bakoitzak 54 ontzako bi enbor, 60 ontzako bi enbor eta 72 ontzako beste bi enbor moztu beharko ditu. Etzi izango da hori, irailaren 13an, gaueko 22:00etan.
Hamabi aizkolarietatik sei izango dira aurrera joango direnak, finalera sailkatuko direnak. Finala Beasainen jokatuko da.