Aiako probalekua Gipuzkoako Taldekako Giza Proben lekuko izango da. Hirugarren kanporaketa jokatuko da, larunbatean, 22:00etan. Berrobi, Urola eta Tarina taldeak arituko dira lehian, 950 harriarekin eta 20 minutuko epean.
Aiako Idi Dema Elkarteak antolatuta kanporaketa ikusi ahal izateko sarrerak eskuratu behar dira, eta bost euroko kostua daukate.