18:30ean hasi eta 30 segunduro txirrindulari bat abiatuko da Aiako etxetxotik plazaruntz. Junior mailako XXV. Gipuzkoako Itzuliaren lehen etapa izango da ostiral honetan, ekainaren 20an, Aian. 2, 530 metroko luzera izango du lasterketak. 0 kilometroa Etxetxon izango da. Hortik Azkue bidegurutzera, Arginmunora, Azkue bidegurutzera berriz, Etxetxora, igerilekura, biribilgunera eta frontoira joango dira. Frontoitik plazara igoko dira, han bukatuko baita itzuliaren lehen etapa.
Aiako sarrera irteerak itxita
Herri kaskoan izango denez zirkuitua, arratsaldeko 5tatik 8.30tara, sarrera eta irteerak itxita egongo dira. Dena den, Armendi-Gainetik Zarauzko edota Asteasuko bidea, Azkue baserritik Andatzarakoa eta Arginmunoko bidegurutzetik Arruti alderakoa irekita egongo dira.
Aiako Udalak barkamena eskatzen du sor litezken deserosotasunengatik. Argibide gehiago nahi izanez gero Udalarekin harremanetan jartzeko gaineratu du.