Hamaiketan hasiko da festa ikasleen emanaldiekin. Kantuak, dantzak, abestiak eta bertsoak; denetarik eskainiko dute etxeko txikienek. Eguerdi aldera ikasleek eginiko eskulan erakusketa zabalduko da argazki emanaldiarekin batera.
14:00etan guztiak eseri eta tripa beteko dute. Guraso elkarteak antolatutako bazkaria izango da guraso, ikasle eta irakasleentzat. Bazkalostean heldu eta haurrek ez dute aspertzeko astia izango. Helduentzat bingoa eta mus txapelketa egongo da; eta gazteentzat, tailerrak.
Egunari amaiera emateko musika dantzaldia egongo da.