Zortzi segalarik parte hartu zuten, pasa den larunbatean, ekainaren 7an, Andatza auzoan egin zen Gipuzkoako Sega Txapelketako kanporaketa saioan. Finalean parte hartzea jokatzen zuten, eta bi ordu pasatu zituzten –ordu banako bi txandatan– Aristerrazu baserriko belardietan segari ematen. Hauek izan ziren emaitzak:
1. taldea:
- Igor Esnaola Dorronsoro: 1.739 kilo
- Jon Kanflanka Ezkurra: 1.453 kilo
- Iban Pardo Andres: 1.232,5 kilo
- Suharri Irazustabarrena Arbelaitz: 1.1999,5 kilo
2. taldea:
- Juan Joxe Lizaso Rezabal: 1.645,5 kilo
- Iñigo Mercader Soroa: 1.429 kilo
- Mikel Garayalde Orbegozo: 1.428 kilo
- Julen Gabirondo Izeta: 1.392 kilo
Emaitzak ikusita, uztailaren 13an, Gipuzkoako Sega Txapelketako finalean jokatuko duten segalariak Igor Esnaola, Juan Jose Lizaso, Jon Kanflanka eta Iñigo Mercader izango dira.