Andatzatik Aiara Igoera

Karkara 2014ko eka. 2a, 12:55

Aitor Zabaleta eta Markel Cestafe Andatzatik Aiara igoerako garaile.

Eguraldiak ez zuen erabat lagundu baina ateri mantendu zen probak iraun zuen bitartean. Aitor Zabaleta eta Markel Cestafe gailendu ziren bakoitza bere kategorian, Mendiko Eserleku Bakarreko Ibilgailuetan eta Mendiko Turismo Automobiletan, hurrenez hurren.

Hasieran errepidea bustia zegoen eta denborak ez ziren hain onak izan, baina txandak aurrera zioazen heinean, eguraldia lagun, denborak hobeagoak egin zituzten gidariek. Zabaleta bergararra Lola Diamante autoarekin 01:55.020ko denboran igo zen Andatzatik Aiaraino. Eserleku Bakarreko Ibilgailuen kategorian bigarren eta hirugarren postuak Arkaitz Ordokik eta Joseba Iraolak eskuratu zituzten, Silver Car S2 auto banarekin.

Cestafe arrasatearrak Mitshubishi Evo VI autoarekin irabazi zuen Turismoen kategorian, 0:02:12.031ko denboran egin zuen ibilbidea. Jon Davoz bigarren postuan geratu zen Mitshubishi Evo IX autoarekin eta Jose Ignacio Erdoiza hirugarrenean Renault 5 Tour de Corse autoarekin.

Ezbehar handirik gabe joan zen eguna, gurpil bat zulatu zitzaion auto bati eta beste bat irauli egin zen.

Argazkiak: Agustin Gozategi

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide