Enpresa eta ekintzaileentzat On-line denden inguruko jardunaldia antolatu du Urola Kostako Udal Elkarteak. On-line denda sortzeko asmoa baduzu edo zure On-line dendari bultzada eman nahi diozu aukera paregabea da honakoa. Maiatzaren 16an, ostiralean, 12:00etatik 13:00etara Zarautzeko egoitzan dastatu.es eta baserri.com proiektuen arduradunek euskal produktuen e-commercearen inguruan hitz egingo dute.
Urola kosta saretuz ekimenaren baitan antolatutako jardunaldia da hau. Orain arte bi burutu dira, eta Gluup.es, deskontu.com, Urola-Kostako Hitza eta ZuZeu enpresetako ordezkariak egon dira. Ekimenaren helburua internet bidezko salmenta eta produktuen esparruan ezagunak diren eta bide interesgarria egin duten proiektu eta enpresen esperientzia ezagutzea da, hortaz, ekimena borobiltzeko dastatu.es eta baserri.com egongo dira.
Hirugarren jardunaldia maiatzaren 16an izango da, ostiralean, Urola Kostako Udal Elkartearen egoitzan. 12:00etan hasi eta 13:00etan amaituko da; ordubeteko iraupena izango du, beraz. Informazio gehiago jasotzeko edota izen emateko deitu 943890808 telefonora edo idatzi enpresa@urolakosta.org helbidera.