12:00-13:00. Kantu jira Orioko Herri Ikastolak antolatuta. Herriko Plazatik abiatuta, herrian zehar ibiliko dira. 13:00. Euskaraldiko Hamalaukoa aurkeztuko dute Herriko Plazan, eta ekitaldian parte hartuko du Harribilek ere. 13:15-14:30. Triki poteoa herriko trikitilari eta panderojoleek girotuta, Herriko Plazatik abiatu eta kalez kale. 14:30. Herri bazkaria, Herriko Plazan, Euskal Parrillaren eskutik. Bazkarirako txartelak Kutixi kafetegian daude salgai. Bazkalondoan. Erromeria Elustondo anai-arreben eskutik. Herriko Plazan. Informazio guztia, hemen.