Ane Azkue da Gukaren sariduna, Egunean Behinen hirugarren astean

Erredakzioa 2026ko ekainaren 1a

Egunean Behinen 21. denboraldiko hirugarren astea igarota, Gukaren taldea Tokikom Liga sailkapeneko laugarren lekuan da.

Egunean Behinen 21. denboraldiko hirugarren astea ere joan da, eta Tokikom Ligako sailkapen orokorreko laugarren lekuan dago Gukaren taldea, iragan asteko leku berean beraz. Euskarazko tokiko hedabideen arteko lehia du berezitasun abian den denboraldiak. Lehia horretan hamar hedabide ari dira parte hartzen, eta tartean da Guka. Sailkapen orokorrean ez ezik, asteko sailkapenean ere laugarren lekuan geratu da Guka.  

Lehia horretatik aparte, Gukak bere taldeko kideen artean hainbat sari banatuko ditu Egunean Behinen 21. denboraldiak irauten duen 11 asteetan. Hain zuzen ere, astero sari bana zozkatuko du taldeko parte hartzaileen artean, eta denboraldiaren bukaeran lehiakiderik onenak ere jasoko du saria. Lehen asteko Gukaren sariduna Olatz Osinalde azkoitiarra izan zen; bigarren astekoa, Maider Ondartza Azpeitiko bizilaguna; eta hirugarren astekoa Ane Azkue zumaiarra da. Saritzat Gukaren urtebeteko harpidetza digitala eta produktu sorta bat jasoko ditu.  

Hona hemen, hirugarren astearen ostean, nola gelditu den hedabideen sailkapena:

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide