Lehiaketa

Abian du Gukak Durangoko Azokaren inguruko galdera-erantzunen jolasa

Erredakzioa 2025eko azaroaren 20a

Azaroaren 27an amaituko da parte hartzeko epea, eta erantzun guztiak asmatzen dituzten parte hartzaileen artean, Durangoko Azokako produktu berriekin osatutako sortak zozkatuko du Gukak 

Abenduaren 5ean zabalduko ditu ateak Durangoko Azokak, eta Gukak azokaren inguruko galderekin osatutako lehiaketa jarri du abian. Guztira zortzi galdera ditu jolasak, eta galdera guztiak asmatzen dituztenen artean, Durangoko Azokak emandako hiru produktu sorta zozkatuko ditu Gukak. 

Lehiaketan parte hartu nahi dutenek hemenegin dezakete, eta parte hartzeko epea azaroaren 27ko 12:00ak izango da. 

Zorte on! 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide