Giro atseginean eman diote hasiera Mintzalagun egitasmoaren ikasturteari

Aritz Mutiozabal 2025eko azaroaren 14a

Orioko Arraunetxen elkartu ziren atzo arratsaldean, hasiera ekitaldia ospatze aldera. Mintzodromoa egin zuten bertaratu zirenen, Rosi Lazkano bertsolariak eta mintzalagun ohiak bideratuta.

Mintzalagun egitasmoaren ikasturte hasierako ekitaldia egin zuten atzo arratsaldean Orion. Urola Kostako AEKk, kostako bost herrietako –Aia, Getaria, Orio, Zarautz eta Zumaiako–euskara sailek eta Urola Kostako Udal Elkarteak antolatzen dute elkarrekin euskararen aldeko egitasmoa, eta aurten Arraunetxen elkartu ziren.

Jende mordoxka bertaratu zen, batik bat mintzalagunak, eta giro atsegina lagun, mintzodromoan aritu ziren. Gainera, Rosi Lazkano bertsolari oriotarrak eta mintzalagun ohiak lagundu zuten ekintza bideratzen. Amaieran, denek elkarrekin mokadutxo batzuk janez amaituko zuten saioa.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide