Eduki babestua

Lokalia, tokiko merkataritza sustatzen

Erredakzioa 2025ko mar. 10a, 09:43

Laboral Kutxan geure aletxoa ipini nahi dugu, tokiko merkataritzak gure herri eta hirietako aktiborik handienetakoa izaten jarrai dezan. Hari bultzada eta laguntza emateko sortu da Lokalia.

Saltoki bat izanez gero, Lokaliak zure egunerokoan lagunduko dizu. Lokaliak erantzun integrala ematen dizu banketxe kontuetan, aseguruetan, negozio ikuspenean eta etengabeko prestakuntzan. Behar duzun guztia, leku bakarrean.

Lokaliarekin, espezialista talde bat duzu zure esanetara, arreta pertsonalizatua emateko eta zure neurrirako irtenbiderik onenekin laguntzeko. Gainera, Argitu online tresna ere eskura duzu, zure finantza egoera ezagutzeko eta modu oso grafikoan sarrerak eta gastuak aztertzeko. Eta zure negozioari potentzial osoa ateratzeko, gainera, web mintegi, prestakuntza topaketa eta sinposio espezializatuetan oinarritutako prestakuntza plana dugu gure Lokalia Gelan. 

Ez itxaron gehiago. Eman bultzada bat zure negozioari Lokaliarekin. Informatu webgune honetan edo edozein bulegotan. Zurekin batera irekitzen dugu egunero.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide