Mintzalagun programan parte hartu nahi dutenek zabalik dute izena emateko epea. Doakoa da, eta helburua da elkarrekin modu informalean astero euskaraz ariko diren taldeak sortzea. Talde horietan euskaldun zaharrak eta berriak nahasten dituzte, eta hala, euskara ikasten ari denak hori praktikatzeko aukera izaten du aisialdi giroan.
Irail-urrian egin zuten aurreneko izen-emate deialdia, eta orain, urtea hastearekin batera, bigarren deialdia egin dute. Udaberrian izango da ikasturteko azkena.
Urola Kostako Udal Elkarteak, hori osatzen duten udalek eta AEK-k sustatzen dute egitasmoa, eta izena eman nahi duenak edo informazio gehiago nahi duenak 625 48 52 15 telefono zenbakira deitu dezake.