'Momiak' filma emango dute etzi hondartzako zineman

Julene Sorarrain 2024ko abu. 26a, 09:55

Familia guztiarentzako moduko animaziozko filma ikusteko aukera izango da asteazkenean, 22:00etan hondartzan.

Haur eta gaztetxoentzako animaziozko bi pelikula proiektatuko dituzte aurten aire zabaleko zinema emanaldian. Bigarrena etzi izango da, eta oraingoan Momiak filma hautatu dute saio horretarako. Hondartzan izango da emanaldia, 22:00etan.

Inperioaren aginduz, Nefer printzesak Thurtekin ezkondu behar du, gurdien auriga ohi batekin. Ez batak ez besteak ez dute ezkondu nahi; Neferrek askatasuna irrikatzen duelako, eta Thutek ezkontzeari alergia diolako. Baina jainkoen asmoak ezeztaezinak dira: Thutek Neferrekin ezkondu eta faraoiak eman dion errege eraztuna zaindu beharko du.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide