"Herritar ugari" elkartu dira Urola Kostako Hondakinen Mahai Irekietan

Ian Ruiz 2024ko eka. 25a, 08:00

Urola Kostako Hondakinen Mahai Irekia. (UKUE)

Herritarren ekarpenak, zalantzak eta kezkak jasotzeko helburuarekin antolatu dituzte saioak bost udalerrietan, eta urte amaieran beste erronda bat egitea aurreikusi du UKUEk.

Ekainean zehar Urola Kostako Udal Elkarteak Hondakinen Mahai Irekien bilerak egin ditu eskualdeko bost herrietan. Lanketa tekniko eta politikoak egin ostean, herritarrek proposamenak adierazi dituzte hondakinen kudeaketaren inguruan. Bilera hauetan, Ion Arozena Eizagirrek, UKUE Urola Kostako Udal Elkarteko lehendakariak, gaur egungo hondakin bilketa sistemaren datuak zabaldu ditu herritarrekin, hobekuntzarako neurriez hitz egiteko.

Lehen bilera Getarian egin zuten ekainaren 12an, Zumaian 17an, Orion 18an, Zarautzen 19an, eta, azkenik, Aian ekainaren 21ean. Batzar guztien erantzunkizuna positiboa izan da. Horregatik, UKUEk urte amaieran beste erronda bat egitea aurreikusten du.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide