Proiektuen komunikazioaren inguruko ikastaroa antolatu du Urola Kostako Udal Elkarteak apirilaren 18rako. Goizeko 10:00etan hasita, proiektuak komunikatzeko bide desberdinez arituko dira saio monografikoan, Maio studioren eskutik.
Komunikazio eraginkorra bermatzeko gakoak landuko dituzte. Hala, proiektuetarako komunikazio-estrategia eta teknika desberdinak dituzten mezuak diseinatzeko, ekoizteko eta transmititzeko erak izango dituzte hizketagai. Prestakuntza saioa Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Departamentuko kultura sektorearentzako arreta zerbitzuak diseinatu du, K bulegoak, alegia.
Saioa doakoa da, eta euskaraz eskainiko dute. Apirilaren 16ra bitarte eman daiteke izena, helbide honetan.