Martxoaren 8arekin bat egingo dute arratsaldean Aian eta Orion

Andrea Zipitria 2024ko mar. 8a, 09:15

Aian kalejira zaratatsua izango da, eta Orion, berriz, manifestazioa egingo dute. Bi hitzorduok 19:00etan izango dira, eta aurretik eta ondoren, ekintzak izango dira bi herrietan.

Morez jantziko dira gaur Aian eta Orion. Bi herrietan antolatu dituzte ekintzak Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira. Ekimen guztiak ere arratsaldez egingo dituzte. Hona hemen egitarauak:

Aia
- 17:30. Maraka eta txapa tailerra haurrentzat, plazan.
- 19:00etan. Kalejira zaratatsua, plazatik abiatuta.
- 21:00. Emakume* afari feminista, Alkarren. Afarirako txartelak Aize Berrin eta Iturriozena tabernetan daude salgai, igandera arte. Bi menu daude aukeran.
 
Orio
- 19:00. Manifa plazatik hasita.
- 21:00. Emakumeon* afaria autogestionatua Saregilen.
 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide