Gaur arratsaldean banatuko dituzte Euskaraz Gazte literatur lehiaketaren sariak, 19:00etan izango da ekitaldia, kultur etxean.
30. edizioa da aurtengoa, eta lehiaketak helburu du herritarren artean idazteko zaletasuna suspertzea. Hala, Euskararen Nazioarteko Egunaren testuinguruan egingo du sari-banaketa Orioko Udalak. Lehiaketaren epaimahaia Orioko Udaleko euskara-teknikari Jabier Zabaletak, Aiako kultur teknikari Eli Lasak eta Karkara aldizkariko kide Rikardo Uzkudunek osatu dute, eta beraiek emango irabazleen berri. Ohi bezala, ekitaldi irekia izango da, interesa duten herritarrentzat.