Mozorro beldurgarriak jantzi eta Arimen gaua ospatu zuten atzo, Aian, Orion, Getarian eta Zarautzen. Askotariko ekintzak izan ziren herri horietan, iluntzean zehar.
Aian, esaterako, ibilbide misteriotsuarekin hasi zuten arratsaldea. Orion, berriz, herriko establezimenduetan gozoki eskean ibili ziren, eta beste hainbat ekintza ere egin zituzten plazan bertan. Getarian, Gure Txeru elkarteak dantzaldia eta gaztaina erre jana antolatu zituen. Zarautzen, kalejira beldurgarria egin zuten herrian barrena Jalgi dantza taldeak eta Alprojak antolatuta.