Ohi den legez, Aiako eta Orioko hilerriak lorez eta bisitariz bete dira

Andrea Zipitria 2023ko aza. 1a, 13:00

Hildakoak gogora ekartzeko eguna da gaurkoa; Santu Guztien eguna, hain justu ere. Hori dela eta, hilerrietan goizetik izan dira jendearen joan-etorriak, eta lorez apaindu da Aiako zein Orioko hilerria.

Azaroaren lehena da gaur, Santu Guztien eguna, eta ohiturei jarraiki, Aiako eta Orioko herritarrak hilerrietara gerturatu dira, hildakoak bisitatzera eta loreak uztera. Goizean goiz hasita, joan-etorrian ibili dira bi herrietan bizilagunak eta hilobiak lorez jantzi dituzte.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide