Urola Kostako Udal Elkarteak kanpaina jarri du martxan hondakinak sortzea saihesteko eta hondakinak birziklatzea sustatzeko. Kanpainaren baitan bi hitzaldi eskainiko dituzte Orion datorren astean. Urriaren 17an izango da bata eta 19an bestea; 19:00etan izango dira Salatxo aretoan.