Ostaurola prestakuntza programa abiatuko du UKUEk, ostalaritzan lan egin nahi duten herritarrei zuzendua

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2023ko urr. 14a, 11:00

Jatetxeko zerbitzaria lanean. (Pixabay)

Ikastaroa teoriko-praktikoa izango da, eta praktikak Aiala Ostalaritza Eskolako instalazioetan burutuko dituzte parte hartzaileek. Ikastaroan parte hartzen dutenekin ostalaritza arloko lan-poltsa bat sortuko du UKUEk.

Urola Kostako Udal Elkarteak ikastaroa antolatu du ostalaritzan lan egin nahi duten herritarrak prestatzeko. Zurekin Ostalaritza Elkarteak eta Aiala Ostalaritza eskolak 2023ko ekainean antolatutako ikastaroaren "emaitza onak" ikusita, UKUEk eskualdeko ostalaritza elkarteekin batera esperientzia hori eskualdera zabaltzera erabaki du. Izan ere, udal elkarteak azaldu du "eskualdean turismoarekin erlazionatutako enpresek eta merkataritza eta ostalaritza sektoreek indar handia dutela". Guztira, 3.340 ostalaritza eta ostatu-establezimendu daudela zehaztu dute, eta 2023an, eskualdean 1.574 lanpostu zuzen sortu ditu sektore horrek. 

Prestakuntza programa 60 ordukoa izango da, eta azaroaren 6tik abenduaen 20ra bitartean eskainiko dute, astelehenetik ostiralera, 09:30etik 12:30era, Zarauzko Aiala Ostalaritza Eskolan. Ikastaroan hainbat gai jorratuko dituzte: Taberna-kafetegiko eta jatetxeko oinarrizko eragiketak eta zerbitzuak, ardoaren zerbitzua, eskaintza gastronomikoa, jatetxe-arloko komunikazio-teknikak, segurtasuna eta higienea elikagaiak manipulatzean eta laneko prestakuntza eta orientabidea. Horrez gain, ostalaritza sektorera bideratutako euskara ere landuko dute.

Ikastaroa teoriko-praktikoa izango da, eta praktikak Aiala Ostalaritza Eskolako instalazioetan burutuko dituzte parte hartzaileek. Ikastaroan parte hartzen dutenekin ostalaritza arloko lan-poltsa bat sortuko du UKUEk, "eskualdeko ostalaritza elkarteko bazkideek dituzten langile beharrak asetzeko".

Izen ematea 

Ikastaroan izena eman nahi dutenek Udal Elkartearen egoitza elektronikoan edo udal elkartean izango dute horretarako aukera. Gainera, ikastaroaren inguruko argibide gehiago jasotzeko UKUEko Enplegu zerbitzura jo dezakete interesatuek, 943-89 08 08 telefono zenbakira deituta edo lanpoltsa@urolakosta.eus helbidera idatzita.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide