IrriSarri Land parkerako sarrera bikoitzak badu irabazlea

Erredakzioa 2023ko uzt. 14a, 08:10

IrriSarri Land parkea.

Baxi Natura Plus sarrera bikoitza eskuratu du, eta sarrera horiekin gozatzeko hamaika aukera izango du irabazleak

IrriSarri Land parkerako bi sarrera zozkatu ditu KARKARAk bere bazkideen artean, eta Olatz Egia Etxaburu izan da sariduna. Baxi Natura Plus sarrera bikoitza eskuratu du, eta sarrera horiekin gozatzeko hamaika aukera izango du oriotarrak: Paisaia, Abentura, Zentzumenen ibilbidea, Mitologikoa, Natura, eta Baxiren bila oinezko ibilbideak; jolastoki barruan dauden bola igerilekua, ohe elastikoa edota kart zirkuitua; eta disk golf-a eta uraren jokoak.

Saridunak urtebeteko epea izango du sarrerak erabiltzeko.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide