Sanikolasen bueltan galdera-erantzunen jolasa jarri zuen martxan Karkara.eus-ek. Herritarrek jaien inguruko hamar galdera erantzun behar izan zituzten, eta denak asmatu zituztenen artean zozketa eginda, Haritz Lertxundiri egokitu zitzaion Errigorako produktuz betetako saskia. Bere amonak jaso du saskia.